Kilometroak 2005: Ikastolen festako ibilbidea erabaki dute

Deiane Arrieta 2005ko ots. 11a, 17:17
Aretxabaleta inguruan egingo du Arizmendik Kilometroak 2005 festa. Ikastolako bi gune elkarlotuko ditu: Basabeazpi eta Almen.

Ibilbidea

Ibilbidea

Zortzi kilometro pasatxoko ibilbidea izango da, eta Aretxabaletako Basabeazpi gunean hasi eta Ibarra futbol zelaian amaituko da. Arduradunen esanetan, Leintz Bailarako txoko ederrenak ezagutzeko ibilbidea da. Hasiera Basabeazpin emango zaio eta bertatik, Bainuetxetik bueltan Urkulura bideratuko da, bide gorritik. Areatza, Bolinaga eta Arkarazo auzuneetatik igaroko da ibilbidea eta Arkarazoko elizondotik Arizmendi Ikastolako Almen gunera jeitsiko da. Amaiera berriz, Ibarra futbol zelaian emango zaio.

Irizpideak

Ikastolen festa handiko ibilbidea erabakitzeko ardura 20 laguneko talde batek izan du. Eta ez omen da lan erraza izan. Aukera desberdinak aztertzen aritu ondoren, bederatzi ibilbide desberdin sakon aztertu dute. Guztien artean bakarra hautatzeko, Ikastolen Elkarteak finkatutako irizpideak izan dituzte kontutan. Esaterako oztopo edo aldapa gutxikoa izatea, 8 km ingurukoa, aterpeduna, aparkaleku egokiak egotea edota paisaia politekoa izatea. Irizpide guztiak kontutan hartuta erabaki zuten, Aretxabaleta inguruko ibilbidea dela egokiena.

Jabeekin berba egin behar

Ibilbidea zein izango den erabaki arren, lan handia dago oraindik egiteko. Besteak beste, ibilbideak zeharkatuko dituen lurren jabeekin hitz egin behar dute, nahiz eta orain artean solasaldirik ere egin duten. Bestetik, guneak non kokatuko diren erabaki beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak