Arrasateko Monterron Kultur Etxean egingo da ekitaldia goizeko 11:30ean. Bertan izango dira, besteak beste, Arrasateko alkatea, Inazio Lakuntza, Bergarako alkatea, Victoriano Gallastegi, eta Aretxabaletako alkatea, Arritxu Oliden.
Debagoieneko tranbiaren lehen fasea Bergara, Arrasate eta Aretxabaleta artean egingo da. Atal honek 17,5 kilometroko trazatua izango du.