Jakingarriak 20 urte bete ditu

Maider Arregi 2005ko ots. 7a, 13:25
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Dokumentazio Zentroak Jakingarriak aldizkariaren 54. zenbakia kaleratu du, ikasturte honi dagokion lehena.

Azken alean hezkuntza lege berriaren inguruko hausnarketa egiten da. Gainera, ale hau esanguratsua da oso, izan ere, aldizkariak 20 urte betetzen ditu aurten.

Hezkuntza lege berriaren zain

Ale honetako gai monografikoa eskaintzen zaio LOCE legea deuseztean sortu den egoerari, izan ere, "azkeneko hilabete hauetan hezkuntza agintari politikoak, hezkuntza elkarteak eta hezitzaile oro zain gaude, gure galderak eta proposamenak egiten eta gure ezadostasunak planteatzen" dio Nerea Alzola aldizkariko zuzendariak.

Hori dela-eta, aldizkariak bost aditu ekarri ditu orrialde hauetara eta bertan, LOCE desegin zenetik egungo egoera nola ikusten duten azaltzen dute. Hauek dira aldizkarian parte hartu duten adituak: F. Javier Murillo, Izaskun Madariaga, Elena Martin, Jose Ramon Orcasitas eta Adarra pedagogia erakundea.

Jakingarriak betiko sailak jasotzen ditu. Bertan aipatzen dira liburu berriak, artikulu aipagarriak eta adituek usteak.

Aldizkariak, 20 urte

Jakingarriak aldizkariak 20 urte betetzen ditu aurten. Izan ere, 1985ean Nerea Alzolak eta Mariam Bilbatuak atera zuten aldizkariaren lehen alea, eta hau fotokopia bidez banatu zuten. Harrez gero, bide luzea egin du, batez ere Euskal Herriko ikastetxeetan eta pedagogia adituen artean. Datorren udazkenean ospatuko du aldizkariak 20. urteurrena.

Gaur egun, Jakingarriak aldizkaria EAEko ikastetxe guztietan banatzen da, baita Nafarroako eta Iparraldeko ikastoletan ere. Guztira 1.200 ale partitzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak