Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ibarreko herri askotan ospatu dituzte Aratusteak aste bukaeran. Olinpiadak, piratak, Lantz... denetik izan dugu aurtengo Aratusteetan. Batzuk egubakoitzean, besteak zapatuan eta beste asko domekan mozorrotu ziren. Goiena.net-en jaso ditugu aste bukaerako irudi batzuk.
Martitzenean, gehiago
Martitzenean, gehiago
Arrasate Musikaleko Banda nagusiak eta balet taldeak Zirkoa aterako dute kalera Aratuste-martitzenean, 19:00etatik aurrera.
Bergarako Musika Eskolako txarangaren kalejira 16:30ean hasiko da eta 18:30ean, Erraldoi, Kiliki eta Buruhandien kalejira aterako da Elgoibarko dultzaina jotzaileek lagunduta. 19:30etik aurrera, Disko Top-Festa San Martin plazan.
Oñatiko Errekalde herri eskolako umeek jolaslekuan daukate hitzordua, 11:00etan.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!