Sharon Stoner Oñatiko taldea gero eta ezagunago egiten ari da Debagoienetik kanpo ere. Danbaka Debagoieneko Musika Lehiaketa irabazi ostean, oihartzun handiagoa lortzen ari dira han eta hemen. Bihar, zapatua, I. Stoner Rock Jaialdia izango da Donostiako Guardetxean, eta Sharon Stoner da gonbidatuetako bat. Ordubete inguruko emanaldia egingo dute Iñigo, Mikel eta Egoitzek, ohiko errepertorioarekin eta agertokian erakusten duten ohiko jarrera askearekin.
Gainerako taldeak dira Neubat, Roll Over eta The Soulbreaker Company.