Literatura lehiaketa horretan parte hartzeko epea martxoaren 1era arte dago zabalik. Fernando Morillo idazleak hasitako testua Kilometroen webgunean ipini dute, eta horretarako bukaera bat proposatu behar dute parte-hartzaileek. Oinarriak ere hor daude. 2-6 orrialde bitarteko lana aurkeztu behar da Arizmendi Ikastolan, Aretxabaletako Larrin plaza 1 helbidean.
Sariak
Nobela Elkar argitaletxeak kaleratuko du. Saritutakoaren izena aipatuko da. Epaimahaiak lan bat baino gehiago sari dezake, hau da, liburuak hainbat bukaera izan ditzake. Beste saria da Euskal Herriko Nekazal Turismo baten asteburuko egonaldia irabazlearendako eta hiru lagunendako.