Arrasatear bat izan daiteke Euskal Mendizale Federazioaren presidentea

Maria Agirre 2005eko otsailaren 2a

Bi hautagaitza aurkeztu dira, Zuzendaritza Batzordea berritzeko Euskal Mendizale Federazioak deitutako hauteskundeetara. Horietako bat hainbat debagoiendarrekin osatuta dago. Besaide mendizale elkarteko Alvaro Arregi proposatzen dute Euskadiko Mendizale Elkarteko presidente izateko. Datorren otsailaren 12an egingo da aukeraketa, Elgetan. Alvaro Arregi Arrasateko alkate izan zen.

Hautagaitza horretako presidenteordea, berriz, Jesus Muguerza litzateke, Grupo Alpino Gallarragakoa. Idazkaria, berriz, Asier Sologaistoa eskoriatzarra. Diruzaina ere Besaidekoa litzateke, Juan Pedro Iturbe.

Zerrenda osoa ikusteko egin klik www.mendikoweb.com helbide honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak