Asteburuko kirol ekitaldi asko, bertan behera

Xabier Urtzelai 2005ko urt. 28a, 18:00
Gipuzkoako futbol federazioaren webgunean berririk ez badator ere, asteburuan ibarreko futbol zelaietan jokatu behar zituzten norgehiagoka asko atzeratu egingo dituzte. Atxabalpe (Mondra), Ibarra (UDA) eta Azkoagain (Aloña Mendi) futbol zelaietan ez da partidurik jokatuko. Agorrosinen (Bergara), berriz, bai.

Mondrak eta Hondarribiak bihar, zapatua, arratsaldean jokatu behar zuten Atxabalpen. Arrasateko futbol zelaia nola zegoen ikusita, baina, astean zehar Mondrak Ibarra futbol zelaian jokatzeko eskaera egin dio Aretxabaletako taldeari. UDAk domekan jokatu behar zuen Real Unionen kontra, baina badirudi Ibarra futbol zelaia ez dagoela hobeto. Oñatiko Azkoagain futbol zelaiaren gainean ere beste horrenbeste esan genezake. Hala, hiru futbol zelai horietan ez dute partidurik jokatuko.

Aloña Mendik, baina, Zestoaren zelaian jokatu behar du bihar, eta partidu hori ez dute atzeratu (zapatuan, 16:00etan). Bergarak ere etxetik kanpo jokatuko du, Lesakako Beti Gazteren kontra (domekan, 16:30etan). Bergarako maila txikietako taldeek, baina, ez dute arazorik izango Agorrosinen jokatzeko.

Errugbikoak Getxora

Arrasate Errugbiko talde nagusiak Getxon jokatuko du asteburuan. Eskerrak, ikusi nola zegoen eguaztenean Garagartzako zelaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak