Patinaje eta skate ikastaroak Aretxabaletako kirol etxean

Usoa Agirre 2005ko urt. 28a, 09:55
Debagoieneko kirol zerbitzuek antolatu dituzte ikastarook. Otsailean hasiko dira biak. Patinaje ikastaroan bi maila egongo dira: hastapen maila eta hobekuntza maila. Skate ikastaroan maila bakarra egongo da.

Patinaje ikastaroa

Patinaje ikastaroa

Aretxabaletako kirol etxean egingo da, otsaila eta martxoan.

Bi maila

  • Hastapena: Helduentzat (16 urtetik gorakoak), inoiz patinatu ez dutenentzako ikastaroa.
  • Hobekuntza: Patinatzen jakin baina teknika hobetu nahi dutenentzat.

Noiz: Larunbatetan, zazpi saio izango dira.

Ordutegia

  • Hastapena, 10:00-11:30
  • Hobekuntza: 11:30-13:00

Irakaslea: Mikel Morras

Prezioa

  • Debagoieneko kirol zerbitzuetako abonatuek: 20 euro
  • Gainontzekoek: 24 euro

Izena emateko epea

2005eko otsailaren 9an, asteazkena. Taldea sortzeko gutxieneko ikasle kopurua: 12.

Informazioa eta izena ematea

Aretxabaletako Kirol Zerbitzuan. 943 71 26 28 edo kirola@aretxabaleta.net

Skate ikastaroa

Non: Aretxabaletako kirol etxean

Noiz: otsailetik aurrera.

Ordua: larunbat eguerdietan, 13:30-14:30

Irakaslea: Sebas

Prezioa

  • Debagoieneko kirol zerbitzuetako abonatuek: 9 euro hilean
  • Gainontzekoek: 12 euro hilean

Izena emateko epea dagoeneko zabalik

Taldea sortzeko gutxieneko ikasle kopurua: 12

Informazioa eta izena ematea

Aretxabaletako Kirol Zerbitzuan. 943 71 26 28 edo kirola@aretxabaleta.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak