Istripua izan da Arlabanen eta mendatea kolapsatuta dago

Gorka Etxabe 2005eko urtarrilaren 25a

Goizeko 11etan istripua gertatu da Arlabanen eta mendatea kolapsatuta dago. Herrizaingo Sailak arratsaldeko ordubiak laurden gutxitan jakitera eman digunez, elurrak, izotzak eta bidegurutzatutako kamioi batek mendatea kolapsatu dute.

Goizeko 11etan kamioi batek guraizarena egin du Arlabango mendatean eta errepidean bidegurutzatuta geratu da. Hamaiketatik aurrera elur mordoa egin du eta horrek asko konplikatu du Arlabango egoera.

Herrizaingo sailak 13:45ean esandakoaren arabera erabat kolapsatuta dago Arlabango mendatea. Leintz Gatzaga ere itxi egin dute orain gutxi eta elurra kentzeko makina igaro arte ez dute berriro ere zabalduko.

Kurtzetan ere arazo dezente daude. Kamioientzat itxita dago eta autoek kateak jarri behar dituzte derrigorrez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak