Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakitera eman duenez normaltasuna da nagusi Debagoieneko errepideetan. Hala ere, Leintz Gatzagako mendatea itxita dago eta Bergara eta Arrasate artean ere zirkulazio arazoak daude istripu baten ondorioz.
Leintz Gatzagan elurra eta izotza ei dago, eta Ertzaintzak erabaki du errepidea ixtea. Ibarreko gainerako mendate eta errepide sare nagusian ez dago arazo nabarmenik. Kanpantzar, Deskarga, Udana, Arlaban eta Kurtzeta irekita daude, baina kontu handiz gidatu beharra dago.
Bergara eta Arrasate artean zirkulazio arazoak
Bergaran, berriz, istripu bat gertatu da goizeko 8etan eta horren ondorioz, zirkulazio arazoak daude. Noranzko bat itxi du Ertzaintzak eta auto ilarak sortu dira.