Ikastaro horiek 23 urte baino gehiago duten lagunei zuzenduta daude, eta Internet edo CD bidez egin daitezke ikastaroak. Ingelesa, alemana, frantsesa edo italiera ikas daitezke. CD bidez ikasi nahi bada, matrikula 45 euro eta materialagatik 29 euro ordaindu behar direla kontutan hartuz, nahiko ikastaro merkeak dira Jaurlaritzak proposatzen dituenak.