16:00etan hasiko da Bergararen eta Mondraren arteko zeingehiagoka. Sailkapenak erakusten duen bederatzi puntuko aldeari esker Arrasatekoak lasaiago zelairatu ahal izango dira, baina Bergarak dituen beharrak bultzatuta, Gordobilen mutilek ezin motibatuago jokatuko dute. GOITBk 20:00etan eskainiko du partidua; Gorka Etxabe izango dugu esatari lanetan.
Etxetik kanpo
Preferente mailako ibarreko beste bi ordezkariek kanpoan jokatuko dute. Aloña Mendik EHU talde gazte bezain onaren kontra jokatuko du Anoetan (domekan, 11:00etan). Aretxabaletarrek, berriz, Pasaiara joan beharko dute Trintxerperen kontra indarrak neurtzera (zapatuan, 16:30ean).