Taxilariak elkartu eta eskainiko dute ibar osorako zerbitzua

Debagoieneko taxilarien elkarteak ibar osorako zerbitzua eskaini nahi du, eta hori lortzeko hitzarmenak sinatu gura dituzte Debagoieneko Udalekin. Bergarako, Arrasateko eta Eskoriatzako taxilariak dagoeneko ari dira zerbitzua eskaintzen hiru herri horietan.

Debagoienean 37 taxilari daude; 14 Bergaran, 11 Arrasaten, 7 Oñatin, 2 Aretxabaletan eta Antzuolan eta bakarra Eskoriatzan. Orain gutxi ibarreko taxilarien elkartea eratu zuten eta aurrerantzean nahi dute ibar osorako 24 orduko zerbitzua eskaini.

Hiriburu baten antzera lan egin nahi dute Debagoienean, eta ibarreko zortzi herriei eskaini zerbitzua. Dagoeneko zenbait pauso eman dituzte. Herri barruko zein herrien arteko tarifak adostu dituzte, eta urtarriletik aurrera taxi zerbitzu baten prezioa berdina da Bergaran edo Arrasaten.

Aurreko urtean, esaterako, Bergaran Arrasaten baino garestiagoa zen taxian bidaiatzea. Debagoieneko 37 taxilariek taxi geltoki guztietan lan egin ahal izango dute.

Hori guztia lortzeko, ordea, sinatu egin behar dituzte hitzarmenak Debagoieneko Udalekin., eta dagoeneko hasi dira hitzarmenak sinatzen. Eskoriatzako udalbatzarrak onartu zuen taxilariekin hitzarmena sinatzea aurreko astelehenean. Akordio horiek ahalbidetuko dute taxi zerbitzua ibar osora irekitzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.