Ibarreko txakolin egileek jatorrizko deitura berria sortu gura dute

Gorka Etxabe 2005ko urt. 18a, 17:25
Debagoieneko txakolin egileek nahi dute Getariko txakolina jatorrizko deituran sartzea edo bestela berria sortzea, eta lanean ari dira hori lortzeko. Dagoeneko Getariako jatorrizko deituratik kanpo dauden hamar txakolin egile elkartu dira, horien artean lau debagoiendarrak dira.

Debagoienean gero eta txakolin egile gehiago daude, eta dagoeneko lau elkartu egin dira Gipuzkoako beste sei txakolin egilerekin batera Getariko txakolina jatorrizko deituran sartu guran, edo bestela elkarte berri bat sortzeko.

Gure ibarrean lau dira txakolina egiten ari diren baserritarrak, Arrasateko Egihaundi baserriko Jabier Arregi, Artazubiaga baserriko felix Etxagibel, Oñatiko Juanito Zelaia eta Bergarako Juan Carlos Mendizabal.

Elkartean, baina, badaude Zumaiako, Hernaniko, Mutrikuko, Igeldoko, Olabarriako, Hondarribiko eta Billabonako baserritarrak. Guztien arten 25 hektarea dituzte urtean 250 mila litro txakolin egiten dituzte.

Gipuzkoako txakolina deitura sortu nahi dute

Gipuzkoako txakolina jatorrizko deituran lurralde historikoko txakolin egile guztiak sartuko ziren. Izan ere, txakolinak gero eta arrakasta gehiago du Euskal Herrian, eta baita gure ibarrean ere.

Getariako txakolinaren egun handia ospatu zuten atzo eta bertan izan zen Jabier Arregi Kataide txakolindegiko ugazaba. Arrasatearrak esan digunez, oso txakolin ona aurkeztu zuten atzo Getarian. Debagoieneko txakolina gure ibarreko tabernetan banatzen dute batez ere. Bai, behintzat, kataidekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak