IU-EBk liburua argitaratu du erraustegien aurka

Larraitz Zeberio Lekuona 2005ko urt. 17a, 12:22
Patxi Koira: “Urnieta eta Donostiako plantoen ondotik Aldundiak bertan behera utzi beharko luke erraustegiaren proiektua” .

Errausketarena gure gizartean gori-gori dagoen auzia da. Bariku eguerdian Arrasateko Ezker Batuak Alfonso del Val ekologista eta aditu judizialak landutako Berriro diot, berdea naiz liburua aurkeztu zuen udaletxean.

Aldundiak finkatutako Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko plan orokorraren analisi kritikoa jasotzen du lan horrek, non “ingurumenari errespetua dion proposamen alternatiboa aurkezten baiten”.

Prentsa agerraldia Ezker Batua-Berdeak alderdiko hiru kidek eskaini zuten: Arrasateko ingurumen zinegotzi Joseba Ugaldek, herri koordinatzaile Ander Rodriguezek eta batzarkide eta liburuaren argitaratzaile Patxi Koirak. “Errausketaren gaia gure herritik urrun ikus dezakegu arrasatearrok”, esan zuen Ander Rodriguezek, “baina ezin dugu ahaztu Donostiak ezetz esan diola erraustegiari, eta Aldundiak proiektu horrekin aurrera egitea erabakitzen badu gure eskualdea kokapen posible bat izatera bueltatu dala, gustatu edo ez”.

Beste tresna bat

Ezker Batuak-Berdeak alderdiko Patxi Koirak esan zuenez, Alfonso del Valen liburuan objektibotasunez eta zorroztasunez aztertzen da Aldundiaren plana. “Hutsune handiak, egia ilunak eta ahanztura zein interpretazio barkaezinak atzeman ditu Alfonso del Valek”. Batzarkidearen esanetan iraunkortasunaren pintzel berdearekin dena da bio orain, erraustea ere bai. “Irakurleak hondakinen tratamendua ulertzeko giltzarriak ematen ditu”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak