Euskadiko xakearen gailurrean

Xabier Urtzelai 2005eko urtarrilaren 14a

Bihar hasiko dute aurtengo Xakeko Euskal Liga, eta Euskal Herriko hamar taldeen artean izango dira Arrasateko San Andres eta Aretxabaletako Arlutz taldeak. Arrasatek joan den urtean eskuratu zuen Euskadiko gorengo mailan jokatzeko txartela; Arlutzek, berriz, ondo eutsi zion kategoriari.

Aurten, punta-puntako hamar talde izango dira lehian Ohorezko Mailan, eta horien artean izango dira Arrasateko San Andres eta Aretxabaletako Arlutz taldeak. Eurekin batera ibiliko dira Gasteizko Calasanz, Gasteizko Subilanako Ruta de Europa, Bilboko Rey Ardid, Errenteriako Fomento-Beraun, Donostiako Gros, Urnieta, Pasaiako Batalla eta Iruñeko Orvina taldeak. Lehenengo sailkatua Espainiako Txapelketarako sailkatuko da; azken hirurek, berriz, maila galduko dute.
Hamar talde horien artean Gros eta Rey Ardid taldeak dira faborito.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak