Meningitisaren kontrako 5.000 txerto jarriko ditu Osakidetzak Debagoienean

Gorka Etxabe 2005ko urt. 13a, 15:09
Osakidetzak jarriko ditu 5.000 txerto baino gehiago ibarreko eskola, ikastola eta unibertsitateetan. Astelehenean hasi zuten txertatze kanpaina eta otsailaren 29an amaituko dute. Dagoeneko Eskola Politeknikoan eta Arrasate-Aretxabaleta Institutuan izan dira Osakidetzako ordezkariak.

Urtarrilaren 10etik otsailaren 29ra luzatu du C erako meningitisaren kontrako kanpaina Osakidetzak. Gure ibarreko ikastetxeeta eta unibertsitatean 5.000 txerto baino gehiago jarriko dituzte.

Gaur Arrasate-Aretxabaleta Institutuan izan dira

Arrasate-Aretxabaleta Institutuko 400 ikasleri jarri dizkiete txertoak gaur goizean. Bihar, ostera, Arrasateko Herri eskolan izango dira eta datorren astean Arizmendi ikastolako San Viatorren, Eskola Politeknikoan, San Frantzisko Xabierren eta La Merced ikastetxean.

Urtarrilaren 24tik 31ra Bergarako, Elgetako eta Antzuolako ikastetxeetan

Bergarako, Antzuolako eta Elgetako eskola eta ikastoletan 1.200 txerto jarriko dituzte. Osakidetzako ordezkariak 24an hasiko dira Bergarako Aranzadin eta San Martinen. Miguel Altunan eta Ipintzan ere jarriko dituzte eta Elgetan amaituko dute txertatze kanpaina hilaren azken egunean.

Otsailean, ostera, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Oñatiko ikasleei tokatuko zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak