Urteko lehenengo derbia, domekan

Xabier Urtzelai 2005ko urt. 7a, 12:26
Aretxabaletak eta Bergarak estreinatu berri dugun 2005eko lehenengo derbia jokatuko dute domekan (16:30ean, Ibarran). Jakin, baina, preferente mailakoek dagoeneko estreinatu dutela urtea, astean zehar jardunaldia jokatu dute-eta.

Ibarreko lau ordezkariek ez dute urtea berdin hasi. Bergarakoei on egin die oporrak, Gordobilen mutilek 2-1 irabazi zieten Touring-ekoei. UDAren gainean ezin gauza bera esan; aretxabaletarrak esku hutsik bueltatu ziren-eta Ordiziatik (2-1). Hala, Bergarak beheko postuak atzean uzteko beste aurrerapauso bat egin zuen, eta UDAk goialdekoak hurbilago izateko aukera galdu. Domekako derbia irabazteko, baina, Bergarak ondo egin beharko ditu gauzak, aretxabaletarrak indartsuak dira-eta etxean.

Ibarreko beste bi ordezkariak

Aloña Mendik 2-0 galdu zuen Real Unionen kontra. Oñatiarren egoerak txarrera egin ez dezan, Aitor Oruetaren mutilek ezin dute domekan Anaitasunaren kontra hutsik egin (15:45, Azkoagainen). Mondrak, berriz, Mutrikuren bisita izango du domekan baita ere (15:45, Atxabalpen). Josu Zubiak zuzentzen duen taldeak balio handiko hiru puntu ekarri zituen Ordiziaren zelaitik, eta domekan irabazita bikain hasiko lukete urtea: bi jokatu eta biak irabazi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak