Loteria: 54.600 da sari potoloa

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko abe. 22a, 10:20
Sorten, Lleidan saldu da zenbaki oso-osoa. Hauxe da Espainiako loteriaren zenbaki potoloena: 54.600.

Goizeko 09:16 minututan atera dute zozketako haurrek gabonetako loteriako zenbaki potoloena, lehen zenbakia: 54.600. Dezimo bakoitzak 200.000 euro kobratuko ditu. Zenbaki oso-osoa Sorten saldu dute, Lleidan.

Bitxikeria batzuk

Goizeko 08:00etan hasi dira zozketarako beharrezkoak direnak prestatzen eta 09:00etan hasi da zozketa. Normalean, hiru ordu inguru irauten du abenduaren 22ko zozketa honek eta 66.000 bolatxo sartzen dituzte bonbo handian. Bilboko Azkarreta administrazioan 54.600 zenbakia dute, zenbaki potoloa, baina errege eguneko zozketarako. Sari potoloa eraman duen zebakiaren aurreko eta hurrengo zenbakiak ere sarituak izaten dira; 54.601 zenbakia Irunen saldu dute.

Sarien berri emango dugu

Jarraipena egingo dugu albiste honetan bertan. Sariak atera ahala emango ditugu.

Bigarren saria: 45.564. Zati bat Gasteizen saldu dute, serie oso bat.

Hirugarren saria: 23.342. Alacanten saldu dute oso-osoa.

Laugarren sariak:

  • Bat: 17.275
  • Bi: 05.641

Bosgarren sariak:

  • Bat: 07.779. Dezimo bakoitzak 4.800 euro kobratuko ditu. Saldu dute: Valladoliden, Burgosen, Zaragozan, Alacanten eta Tenerifen, besteak beste.
  • Bi: 35.166. Alacant, Bartzelona, Ourense, Sevilla ...
  • Hiru: 07.217
  • Lau: 18.501. Saldu dute: Errioxan, Madrilen eta Kantabrian, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak