Kilometroak 2005: webgune berria plazara

Kilometroak05 2004ko abe. 21a, 19:15
Gabonetarako opari berezia daukagu: Kilometroetako webgunea. Diseinu aldetik bizia eta gaztea da. Edukiei dagokienez, hiru atal nagusi ditu: ekintzak, berriak eta elkarrizketak.

Apustu erabakigarria egin ondoren, prest dago gure webgunea. Aurrerantzean, www.kilometroak.com helbidean egongo da gure on line txokoa.

Diseinu aldetik bizia eta gaztea da eta hiru atal nagusi izango ditu:

  • Ekintzak
  • berriak
  • elkarrizketak

Zutabe hauetan Kilometroen inguruan gertatzen den guztiaren berri eta ele-mele eta txutxu-mutxu guztiak aurkituko dituzu. Gaurkotze lanaz Kanpo-komunikazioa azpitaldekoak arduratuko dira. Denda birtuala laster

Laster laugarren ezohiko denda edukiko dugu. Lehen aldiz Kilometroen historian dendatxo bat izango da Interneten. Hala, kaleko dendetara joan gabe, etxetik bertatik eskuratu ahal izango dituzu Kilometroak05-eko arropak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Etxebeste anaiei hain modu bikainean proiektua gauzatzeagatik eta Mondragon Conet enpresari eskuzabaltasun osoz gure web gunea euren zerbitzarian jaso eta gordetzeagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak