Maite Sanchez Gabonetako postal lehiaketako irabazlea

Maider Arregi 2004ko abe. 21a, 17:57
Urtero bezala, Arizmendi Ikastolak gabonetako postal lehiaketa antolatu du. Aurtengo lehiaketaren irabazlea Maite Sanchez izan da. Finalista aurrekoak, aldiz, Eneida Felix eta Joseba Iregi.

Sari banaketa Abenduaren 20an Basabeazpi gunean izan zen eta bertan, irabazleak, finalistek eta gainontzeko sarituek, beren oparia jaso zuten. 17:30ean hasi zen jaialdia eta bertara hurbildu ziren guztiek kultur ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten; guztiak ere, ikasleek eginikoak.

Honela, Santa Teresa gunetik bertsolariek emanaldia eskaini zuten, Basababeazpi bertatik bost urteko umeek hainbat gabon kanta abestu zituzten, eta ,azkenik, Ikastolako nagusienek musika kontzertu txiki bat eskaini zuten.

Helburua, Arizmendi ezagutaraztea eta sari banaketa alaia egitea

Aurtengo zitak bi helburu zituen, batetik sari banaketa koloretsu eta alaia bat antolatzea eta bestetik Arizmendi Ikastolaren gune berriena gero eta ezagunagoa egitea. Bestalde, aipatu, aurten jaialdia Basabeazpin ospatu bada ere, hurrengo urteetan kokalekua aldatzen joango da Arizmendi Ikastolaren gune guztietatik pasa arte.

Gune bakoitzeko Irabazleak

  • Jose Arana: Ane Arrieta (5 urte)

  • Almen: Xabier Uriarte (11 urte)
  • Basabeazpi: June Barbero (5 urte)
  • Umezaintza: Leire Lasanta (5 urte)
  • San Viator Txiki: Maitane Iria (5 urte)
  • San Viator: Oihane Urzelai (15 urte)
  • Gazteluondo: Maria Heriz (9 urte)
  • Olarte: Maite Iraeta (4 urte)
  • Ferixalekua: Saioa Arriola (13 urte)
  • Santa Teresa: Maider Azkarragaurizar (9 urte)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak