Danbaka: lehen faseko azken kontzertua gaur

Debagoieneko musika lehiaketaren lehen fasea gaur, egubakoitza, bukatuko da. Gaur joko dute geratzen diren lau talde sailkatuek: Turboamor, Ozen, Stukas eta Sharon Stoner. Espaloian izango da kontzertua, 22:30ean. Publikoaren Sariari dagokionez, Enboskadak jarraitzen du faborito izaten; Denial da bigarrena.

Talde hauek joko dute Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, 22:30ean hasita:

  • Turboamor: (Arrasate) Indie-rocka egiten dute, pop estiloaren eraginarekin.
  • Ozen: (Arrasate) Rock estiloa, Berri Txarrak taldearen tankerakoa.
  • Stukas: (Bergara) Rock-and-roll eta punk estiloa da eurena, eta ingelesez ere abesten dute.
  • Sharon Stoner: (Oñati) Post-rock edo grunge ukituak dituen rocka lantzen dute.

Hiru talde finalistak, Asteleheneko Goienkaria-n

Danbaka lehiaketako epaimahaiak gaurko kontzertuaren ondoren aukeratuko ditu hiru talde finalistak. Epaiaren eta azken kontzertuaren nondik norakoen berri emango du abenduaren 20ko Asteleheneko Goienkaria-k.

Sarrerak Espaloian eta Gaztekutxan

Kontzerturako sarrera 3 euro da Espaloia antzokian erosiz gero, baina Gaztekutxa duzuenok euro baten erosi dezakezue sarrera. Internet bidez egin dezakezue erosketa, www.gaztekutxa.net-en.

Publikoaren Saria

Jendeak aukeratuko du Ikuslearen saria. Hemen, orain arteko sailkapena. Bidali mezuak: danbaka (laga tartea) taldearen izena eta bidali 7744 zenbakira. SMSaren kostua 0,90 euro+BEZ

SMS mezuen bidezko bozketan parte hartzeko epea zabalik egongo da urtarrilaren 16ko eguerdia arte, domeka.

1. Enboskada. Arrasate, botoen %18,2

2. Denial. Arrasate-Aretxabaleta, botoen %15,9

3. Stukas. Bergara, botoen %10,3

4. Ozen. Arrasate, botoen %9,7

5. Malenkonia. Oñati, botoen %5,6

6. Potemkin. Oñati, botoen %5

7. Amonal. Oñati, botoen %4,2

8. Isarevolution. Arrasate-Eskoriatza, botoen %4

9. Jim TNT. Arrasate, botoen %4

10. Los Cretinos. Arrasate, botoen %3,2

11. Supercools. Bergara, botoen %3,5

12. Izas. Elgeta, botoen %3,1

13. Sharon Stoner. Oñati, botoen %3

14. Matxura. Elgeta-Soraluze, botoen %2,5

15. Dixie 900. Bergara, botoen %2,3

16. N_OPH. Arrasate, botoen %1,7

17. Ostiada Oi! Elgeta-Arrasate-Bergara, botoen %0,7

18. Neure Baitan. Arrasate, botoen %0,8

19. Turboamor. Arrasate, botoen %0,6

20. Muted. Arrasate, botoen %0,5

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.