Sakabanatzea salatzeko manifestazioak egin dituzte

Marijo Deogracias 2004ko abe. 13a, 10:10
Zapatuan hiriburuetan egin zituzten sakabanatzea salatzeko manifestazioak; Debagoienean, egubakoitz eta domekan.

Marixol Iparragirreri elkartasuna adierazteko eta bere osasunaren berri emateko manifestazioa egin zuten atzo Eskoriatzan. Familiakoek asteburuan izan dute Marixol ikusteko aukera, gose eta egarri greba utzi zuenetik lehenengoz. “Gogor, baina arrasto asko igarri dizkiot” adierazi zigun bere ahizpak. Hurrengo zein espetxera eramango duten ez dakitela ere adierazi zigun; “beraz, ez dakigu grebara eraman zuten eskariak beteko dituzten ala ez”, adierazi zuten bere familiakoek.

Sakabanatzea salatzeko

Bestetik, hiriburuetan deitu zituzten Askatasunak eta Etxeratek manifestazioak atzoko; euskal presoen sakabanatze politika salatzeko helburuarekin egin zuten deialdia. Horren haritik, egubakoitzean ere egin zuten kale agerraldia. Eskualdeko Ospitalearen aurrean elkartu ziren manifestariak egubakoitz arratsaldean. Han ordu laurden batuta egon ostean, ibilbideari ekin zioten eta Arrasateko hainbat kale zeharkatu zituzten Euskal presoak Euskal Herrira zioen pankartarekin. Ospitalearen aurrean hasi nahi izan zuten manifestazioa, hantxe jarraitzen zuelako Patxi Cabo preso antzuolarrak, ebakuntza egitera ospitalera eraman zutenetik.

Salaketa gehiago

Gaur ere, prentsaurrekoa egingo dutela iragarri zuten manifestariek; izan ere, “azken egunotan salatzeko moduko gertaera asko bizi izan ditugu eta, hortaz, datorren domekan Barañainen egingo den manifestaziorako dei egin gura dugu, Karmele Solagurenen heriotza salatu, Patxi Caboren egoeraren berri eman eta Marixol Iparragirreren egoeraz azalpenak emateko”.

Deialdia gaur da, 18:30ean, Arrasateko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak