Eskualdeko Ospitalak aurten egin duen kudeaketa lanarengatik errekonozimendua jaso du Zilarrezko Q sari horrekin, eta zentroko arduradunek honela diote: Oso albiste pozgarria da guretako eta Debagoieneko gizarte osoarendako.
Zilarrezko Q saria Euskalit Fundazioak ematen die bere kudeaketarengatik nabarmendu diren enpresa eta erakundeei. Horretarako, Europan erabiltzen diren neurgailuak erabiltzen ditu Euskalitek ere, Bikaintasunaren EFQM neurgailua, hain zuzen ere. Oro har, eredu horrek kontuan hartzen ditu erakundearen lorpenak, baina baita langileak, bezeroak zelan kudeatu dituen ere.