Diruak behar luke bihotzik eta Hartzak Pirinioan XXI. Mendean dira bi lan sarituen izenburuak. Azkarragarena lehena, Arrasate inguruan sortutako kooperatiben mugimenduaz idatzitako gogoeta kritikoa; eta, Elosegirena bigarrena, hartzak Euskal Herriko kultura eta folklorean izan duen garrantziaz egindako azterketa.
Urtarril inguruan bi lanak kalean
Bi irabazleek saria banatuko dute, beraz, hiruna mila euro jasoko du bakoitzak. Bien lanak Pamielak argitaratuko ditu, urtarril inguruan. Hau da Juan Zelaia saiakera saria bi lehiakideren artean banatzen den lehen aldia.
Barrutik egindako lana
Azkarraga, egun, HUHEZIko irakaslea da, Mondragon Unibertsitatean, eta Lanki ikerketa taldeko kidea ere bada, Jon Sarasuarekin batera. Horregatik, bere lana "barrutik egindakoa" zela onartu zuen egileak atzo sariketaren emaitza jakinarazteko egin zuten ekitaldian.