Danbakako hirugarren kontzertua, gaur

Usoa Agirre 2004ko azaroaren 19a

Danbaka lehiaketaren barruan, gaur, egubakoitza, beste lau taldek eskainiko dute kontzertua Elgetako Espaloian. Izas, Isarrevolution, Malenkonia eta Muted taldeek joko dute, 22:30ean hasita. Publikoaren Sariari dagokionez, Enboskadak jarraitzen du faborito izaten; Denial da bigarrena.

Gaur, egubakoitza, talde hauek joko dute Espaloia Kafe Antzokian, 22:30ean hasita:

  • Izas: Pop doinuak jorratzen ditu bakarlari elgetarrak.
  • Isarevolution: Rocka eta gitarra zorrotzak ahots melodikoekin nahasten dituzte. Arrasate eta Eskoriatzakoak.
  • Malenkonia: Pop estiloa, Oñatikoak.
  • Muted: Hip-hopa, musika elektronikoa eta azken belaunaldiko metala jorratzen dituzte. Arrasatekoak.

Sarrerak Espaloian eta Gaztekutxan

Kontzerturako sarrera 3 euro da Espaloia antzokian erosiz gero, baina Gaztekutxa duzuenok euro baten erosi dezakezue sarrera. Internet bidez egin dezakezue erosketa, www.gaztekutxa.net-en.

Enboskada da publikoaren faboritoa

Hemen, Publikoaren Sarirako orain arteko sailkapena.

Bidali mezuak: danbaka (laga tartea) taldearen izena eta bidali 7744 zenbakira. SMSaren kostua 0,90 euro+BEZ

  1. Enboskada. Arrasate, botoen %27,5
  2. Denial. Arrasate-Aretxabaleta, botoen %16,8
  3. Stukas. Bergara, botoen %8,6
  4. Ozen. Arrasate, botoen %7,1
  5. Potemkin. Oñati, botoen %6,8
  6. Jim TNT. Arrasate, botoen %6,1
  7. Amonal. Oñati, botoen %5,3
  8. Malenkonia. Oñati, botoen %4,6
  9. Sharon Stoner. Oñati, botoen %3,7
  10. Dixie 900. Bergara, botoen %3,5
  11. Matxura. Elgeta-Soraluze, botoen %2,8
  12. Isarevolution. Arrasate-Eskoriatza, botoen %2,3
  13. Los Cretinos. Arrasate, botoen %1,4
  14. Ostiada Oi! Elgeta-Arrasate-Bergara, botoen %0,8
  15. Turboamor. Arrasate, botoen %0,6
  16. Izas. Elgeta, botoen %0,5
  17. Muted. Arrasate, botoen %0,2
  18. N_OPH. Arrasate, botoen %0,2
  19. Supercools. Bergara, botoen %0,2
  20. Neure Baitan. Arrasate, botoen %0

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak