Bideo emanaldia eta irteera Ilatargi taldeak antolatuta

A. Leibar 2004ko aza. 16a, 17:39

Debagoieneko Ilatargi Astronomia Taldeak bi ekintza antolatzen ditu ostiral honetarako (azaroak 19). Bideo emanaldia izango da Bergarako kultura etxean, eta ondoren, irteera bat egingo dute Gorlara.

Bideo emanaldia

Bideo emanaldia

Ilatargi taldeko Iñigo Loitik 2004ko ekainaren 8an izandako Artizarraren igarotzean grabatutako bideoa proiektatuko da. Bergarako kultura etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Ordu beteko iraupena izango du bideoak.

Gorlara

Bideo emanaldiaren ondoren, eguraldiak laguntzen badu, Gorlara igotzeko asmoa dute taldekoek. 21:00etatik aurrera han izango dira. Izar-euri desberdinak egoten dira urtean zehar. Horietako famatuenak abuztuko Perseidak dira, baina badira beste batzuk ere.

Lurretik gertu azken aldiz 1998an igaro zen Tempel-Tuttle kometarekin loturik dauden Leoniden izar-euria ikus daiteke azaroan eta aditu batzuek diote euri honen maximoa ostiral gauean izango dela, 23:00ak aldean. Seguruenez, eguraldiak laguntzen badu, meteoro batzuk ikusteko izango da eta baita teleskopioetatik begiratzeko aukera ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak