Kutxak karrera amaierako sariak eman dizkie MUko ikasleei

Usoa Agirre 2004ko aza. 11a, 13:35

Hamazortzigarren aldiz aurten, Kutxak karrera amaierako sariak eman dizkie espediente onena duten ikasleei. Tartean, ibarreko hiru: Saioa Iturbe arrasatearra, Leire Blazquez aretxabaletarra eta Jon Andueza bergararra. Sariok Donostian banatuko dira, azaroaren 26an.

Mondragon Unibertsitateak 10 titulazio ditu (5 Goi Eskola Politeknikoan, 2 ETEOn eta 3 HUHEZIn), eta bakoitzean espediente bat aukeratzen da, onena. Hamar saridunen artean, 8 neska dira, eta 2 mutil.

Saridunak

Goi Eskola Politeknikoan:

  • Leire Arrizubieta, ingeniaria Automatika eta Industria Elektronikan.
  • Leire Etxeberria, ingeniaria Informatikan.
  • Idoia Arregi, ingeniaria Industria Antolakuntzan
  • Mikel Ezkurra, Industria ingeniaria.
  • Maitane Barrenetxea, ingeniari teknikoa Telekomunikazioetan (Telekomunikazio Sistemak)

Enpresa Zientzien Fakultatean (ETEO):

  • Amagoia Madina, ingeniari teknikoa Kudeaketa Informatikan.
  • Ainhoa Zeziaga, lizentziaduna Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI):

  • Saioa Iturbe, irakaslea Hezkuntza Berezian.
  • Leire Blazquez, lizentziaduna Giza Zientzia Enpresan.
  • Jon Andueza, lizentziaduna Hizkuntzen Psikopedagogian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak