Patxi Ormazabalek hasieran esan moduan, liburuaren aurkezpenarekin omenaldia egin nahi izan zitzaion Jesus Larrañaga zenari, Arrasateko kooperatibismoaren sortzaileetariko bati. Azkarraga sailburuak, berriz, Larrañagaren bertuteak azpimarratu nahi izan zituen "bere bizitza koherentea, balioz eta bertutez beterikoa, eta bereziki ideiak trukatzeko zuen gaitasuna nabarmendu nahi ditut", esan zuen sailburuak. Era berean, pertsonekiko eta gizartearekiko azaldutako konpromisoa goraipatu zituen.