AP-1: 11:00etan inauguratuko dute Arrasate-Eskoriatza arteko zatia

Ubane Madera 2009ko maiatzaren 22a

Hamar urtean obretan ibili ostean, gaurtik aurrera erabilgarri izango da Eibar eta Gasteiz lotzen dituen AP-1 autobidea, izan ere, 11:00etan inauguratuko dute zabaltzea falta zen azkeneko zatia: Arrasate eta Eskoriatza artekoa. 17:00etan zabalduko dute AP-1 autobide osoa zirkulaziora.

Inaugurazio ekitaldiari dagokionez, 11:00etan egin dute hitzordua, Arrasaten, Arbizelaiko zubi-bidearen inguruan. Etorriko diren agintarien artean, Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Eneko Goia, Bide Azpiegituretako Diputatua eta Borja Jauregi, Bidegiko zuzendari nagusia izango dira.

Behin Arrasate eta Eskoriatza arteko zatia inauguratuta, 17:00etan zabalduko dute AP-1 autobide osoa zirkulaziora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak