Kilometroak 05en aurkezpen ekitaldia, egubakoitzean

Usoa Agirre 2004ko aza. 9a, 12:00
Datorren urteko Kilometroak aurkezteko jaia egingo dute egubakoitzean, hilak 12, Eskoriatzako Kiroldegian. Txupinazoa, moda desfilea, musika, olerkiak eta beste hainbat ekintza izango dira 19:00etan hasita. Goizean, berriz, Kilometroak aurkezteko prentsaurrekoa egingo dute Donostian.

Arizmendi Ikastola ari da antolatzen 2005eko Kilometroak, Plazara! lelopean. Eskoriatzako Kiroldegian egingo dute egubakoitzean Kilometroak 05 aurkezteko jaialdia. 19:00etan txupinazoa, moda desfilea, musika, bertsoak, olerkiak eta beste hainbat sorpresa izango dira kiroldegian.

Moda desfilea, famatuekin

Kilometroak 05eko arropen desfilea ere egingo dute egubakoitzeko aurkezpen ekitaldian. Eta Arizmendi Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoekin batera, famatuek ere desfilatuko dute. Besteak beste, Andoni Zubizarreta, Anjel Alkain, Joseba Beloki, Aitor Elkoro, Maider Egües, Asier Aranguren eta Juan Martin Elexpuruk modelo lanak egingo dituzte desfilean.

Sarrerak salgai Kiroldegiko leihatilan

Kiroldegiko jaialdirako sarrerak, egunean bertan, 17:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri bertako txartel-leihatilan. Espazio kontuak direla eta (1.300 pertsonentzat lekua dago), pertsonako pare bat sarrera-txartel jaso ahal izango dira. Sarrera barik inor ezingo da sartu.

Goizean, prentsaurrekoa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Lehendakari Joxe Ramon Zubizarretak, Arizmendiko Zuzendari Txaro Iraetak eta Kilometroak 05eko proiektu koordinatzaile Andoni Mujikak hartuko dute parte prentsaurrekoan.

Mahaikideak berbetan dauden bitartean, Plazara! logotipoa marraztuko du Arizmendi Ikastolako ikasle graffitilari batek hantxe bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak