Danbakako bigarren kontzertua gaur, Espaloian

Usoa Agirre 2004ko aza. 5a, 09:25
Danbaka musika lehiaketa aurrera doa, eta gaur, egubakoitza, beste lau lehiakidek eskainiko dute kontzertua; Dixie 900, Denial, Enboskada eta Neure Baitan taldeek. Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izango da kontzertua, 22:30ean. Publikoaren Sariari dagokionez, Enboskada talde arrasatearra da oraindik ere faboritoa.

Gaur, egubakoitza, talde hauek joko dute Espaloia antzokian, 22:30ean hasita:

  • Denial: Death metal melodikoa, Arrasate eta Aretxabaletakoak.
  • Neure Baitan: Pop doinuak, Arrasatetik.
  • Dixie 900: Pop estiloa, Bergarakoak.
  • Enboskada: Punk-oi estilokoak, arrasatearrak.

Sarrerak Espaloian eta Gaztekutxan

Kontzerturako sarrera 3 euro da Espaloia antzokian erosiz gero, baina Gaztekutxa duzuenok euro baten erosi dezakezue sarrera. Internet bidez egin dezakezue erosketa, www.gaztekutxa.net-en.

Enboskada da publikoaren faboritoa

Aste honetan ere Enboskada taldeak jaso ditu Publikoaren Sarirako boto gehien. Hemen orain arteko sailkapena:

1. Enboskada (Arrasate): Botoen %28,8

2. Denial (Arrasate-Aretxabaleta): Botoen %12,3

3. Stukas (Bergara): Botoen %11,6

4. Ozen (Arrasate): Botoen %10,3

5. Potemkin (Oñati): Botoen %9,1

6. Jim TNT (Arrasate): Botoen %7,6

7. Amonal (Oñati): Botoen %4,7

8. Matxura (Elgeta-Soraluze): Botoen %3,8

9. Malenkonia (Oñati): Botoen %2,9

10. Isarevolution (Arrasate): Botoen %2,9

11. Los Cretinos (Arrasate): Botoen %2,2

12. Sharon Stoner (Oñati): Botoen %1,5

13. Ostiada Oi! (Elgeta-Bergara): Botoen %1,3

14. Dixie 900 (Bergara): Botoen %0,4

15. N_OHP (Arrasate): Botoen %0,2

16. Supercools (Bergara): Botoen %0,2

17. Turboamor (Arrasate):Botoen %0,2

18. Neure Baitan (Arrasate): Botoen %0

19. Izas (Elgeta): Botoen %0

20. Muted (Arrasate): Botoen %0

Bidali mezuak: danbaka (laga tartea) taldearen izena eta bidali 7744 zenbakira. SMSaren kostua 0,90 euro + BEZ.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak