Lehenengoa, futbolaren gainekoa
Hurrengo astelehenean, azaroak 8, irtengo da lehenengo gehigarria, futbolaren gainekoa. Bertan, Debagoieneko 35 talderen argazkiak eta jokalarien izen-abizenak agertuko dira, 700 bat lagun, guztira.
Beste gehigarriak, azaroko gainontzeko astelehenetan irtengo dira Asteleheneko Goienkaria-rekin batera.
- Azaroaren 15ean: Eskubaloia.
- Azaroaren 22an: Saskibaloia.
- Azaroaren 29an: Pilota.
Taldeak ezagutaraztea eta bultzatzea helburu
Gehigarrion helburua da ibarreko kirol taldeak ezagutaraztea eta ahal den neurrian bultzada ematea.