Jesus Larrañaga zenak kooperatibismoaz idatzitako liburua kaleratuko dute laster

Maria Agirre 2004ko urriaren 28a

Azaroaren 10ean aurkeztuko dute, "Dilema Del Cooperativismo en la era de la globalizacion" liburua, Jesus Larrañaga, Arrasateko kooperatibismoaren sortzaileetariko batek idatzitako liburua. Maiatzean hil zen Larrañaga.

Euskal kooperatibismoaren bilakaera ezagutzeko ezinbestekoa liburua dela diote. Aurkezpena azaroaren 10ean egingo da Arrasaten, MCCren ekitaldi aretoan. Aurkezpen ekitaldian izango dira: Patxi Ormazabal, Euskadiko Lan Elkartuko kooperatiben federazioaren lehendakaria, Jose Maria Ormaetxea, Arrasateko kooperatiben beste fundatzaile bat eta Joseba Azkarraga, Jaurlaritzako justizia eta enplegu sialburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak