Danbaka lehiaketako hogei parte-hartzaileen informazio osoa dago hemen. Talde bakoitzaren argazkia, fitxa eta abesti bat entzun ahal izango duzue.
Danbakako lehen emanaldia urriaren 22an izango da, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, 22:30ean. Potemkin, Jim TNT, Matxura eta Amonal taldeek joko dute. Talde bakoitzak ordu erdi izango du jotzeko, eta emanaldien arteko atsedenaldi txikian, talde bakoitzaren gaineko bideo bat emango dute.
Kontzertuen gaineko informazio osoa hemen duzue.