Danbaka: kontzertuen egutegia, SMS bidez botoak, taldeen fitxak...

Goiena 2004ko urr. 19a, 19:51
Dagoeneko badakigu zein hogei taldek hartuko duten parte Danbaka lehiaketan. Barikuan, hilak 22, izango da lehenengo kontzertua, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Baina, kontzertuetara joan ezin duzuenok Goiena.net-en duzue aukera kantuak entzuteko. Hori, ordea, bihar goizean jarriko dugu. Bestalde, ikus-entzuleok bigarren saria emateko aukera izango duzue, SMS bidez.

Goiena.net-en bildu ditugu lehiaketan parte hartzeko aukeratutako hogei taldeen argazkiak, bakoitzaren fitxa eta talde bakoitzaren kanta bat jarriko dugu hilaren 19an goizean. Guztira, 43 talde aurkeztu ziren lehiaketara eta horietatik hogei talde aukeratu ditu epaimahaiak lehiaketan parte hartzeko.

Goiena.net-en egin dugun Danbakarako tartean dituzue:

Barikuan, hilak 22, lehenengo kontzertua

Oraingo barikuan hasiko da lehiaketa. Espaloia Kafe Antzokian izango dira zuzeneko emanaldi guztiak (bost emanaldi eta finalekoa) 22:30ean. Lehenengo kontzertuan lau talde hauek joko dute:

  • Potemkin (Oñati)
  • Jim TNT (Arrasate)
  • Matxura (Elgeta-Soraluze)
  • Amonal (Oñati)

Hurrengo emanaldiak azaroaren 5ean eta 19an eta abenduaren 3an eta 17an izango dira. Finala urtarrilaren 14an izango da.

Kontzertuetarako sarrerak Espaloian edo Gaztekutxan

  • Kontzertu bakoitzeko: euro 1 (Gaztekutxan) eta 3 euro (Espaloian).

  • 6 kontzerturako abonua: 6 euro (Gaztekutxan) eta 15 euro (Espaloian).

www.gaztekutxa.net webgunean erosi daitezke sarrerak.

Ikusleen saria, SMS mezuen bidez

Danbaka lehiaketak bi sari izango ditu: lehenengoa, lehiaketako epaimahaiak emango duena, diskoa grabatzea. Beste bat ere egongo da: bateria bat eta 1.000 euroko erosketa bonua, Gasteizko Carrion dendan musika instrumentuetan gastatzeko. Sari hori ikus-entzuleek emango dute SMS mezuak bidalita.

Danbaka (tartea) musika taldearen izena bidali 7744 zenbakira. Mezu bakoitzaren kostua 0,90 euro + BEZ. Sariak egongo dira mezuak bidaltzen dituztenen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak