- Brasilen hezkuntza esperientziak konpartitzen dihardu MST erakundearekin batera.
- Sahara: Duela gutxi, Hegoa eta Mundukideko ordezkaritza kanpamentuetara joan da identifikazio lanak egin asmoz. Mundukideren Saharako proiektuan Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak, Saharar Herriaren Lagunen Elkarteak, Hegoak, Lankik (MU) eta Mundukidek parte hartzen dute.
- Peru: Martxan dago proiektu hau. Ekimen honen egitekoa Jequetepeque bailarako nekazari txikien prestakuntza da. Hau garatzeko Mundukidek, FISC GGKEa-rekin lanean dihardu.
- Txile: Kurarewe-n kokatuta dago esperientzia hau. Eskolapioek bultzatutako Ruka-Ngen hezkuntza proiektua gauzatzeko instalazioak eraiki behar izan zituzten, eta horretarako, lantaldea eratu zen. Gaur egun, eta haren ondorioz, egurgintzan iaioa den taldea dago bertan. Interkooperazio planak bokazio sozialdun enpresa bihurtu nahiko luke talde hori.
- Kuba: Euskal Herriko Unibertsitateko Hegoa Institutuak eta Mundukidek azukre kanaberaren sektorearen azterketa egiten dihardute bertan. Jarduera hori krisian dago eta, lan horrek irtenbide ezberdinak lantzeko datuak biltzeko balioko du.
Mundukideren 9. buletina
Proiektu horien berri ematen da Mundukideren 9. buletinean. Hiruhilabetekari horretan lehendik martxan dauden hainbat proiekturen nondik norakoak ere azaltzen dira.
Bestalde, Marrupako (Mozambike) Programan koordinatzaile izateko deialdia ere egin du Mundukidek. Informazio gehiago lortzeko, hemen e-posta: mundukide@mundukide.org