DANBAKArako sarrerak Internet bidez Gaztekutxan

Goiena 2004ko urr. 7a, 12:28
Debagoieneko I. Musika Lehiaketako kontzertuak urriaren 22an hasiko dira. Emanaldi guztiak Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izango dira. Kontzertuetarako sarrerak Gaztekutxaren bitartez erosi ahal izango dira Interneten bihartik aurrera, hilak 8.

Estilo askotariko taldeek parte hartuko dute Elgetako Espaloia Kafe Antzokian egingo diren zuzeneko emanaldietan. Egunak: urriak 22, azaroak 5 eta 19 eta abenduak 3 eta 17. Finala urtarrilaren 14an izango da. Kontzertuen ordua: 22:30ean.

DANBAKAren gaineko informazioa guztia www.goiena.net/danbaka atalean eskuratu daiteke.

Sarrerak online

Gaztekutxako txartela daukatenek 3 euro balio duen sarrera euro bakarrean eskuratu ahal izango dute. Kontzertu bakoitzerako gehienez 2 sarrera eskuratu ahal izango dira euro baten truke, gainerako guztiak 3 euro balioko dute.

Sarrerak Gaztekutxan

www.gaztekutxa.net webgunean erosi daitezke sarrerak.

Adi! Sarrerak urriaren 8tik aurrera jarriko dituzte salgai.

Prezioak

  • Kontzertu bakoitzeko: euro 1 (Gaztekutxan) eta 3 euro (Espaloia Kafe Antzokian).
  • 6 kontzerturako abonua: 6 euro (Gaztekutxan) eta 15 euro (Espaloia Kafe Antzokian).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak