Liburuxka hau da Idatziak sortako bigarren idatzi bilduma. Iaz Idatziak: gonbitak, zorion agurrak, oharrak... liburuxka argitaratu zuten. Aurten, berriz, Idatziak: etxejabeen komunitateetako agirien bilduma kaleratu dute.
Euskara zabaldu eta normalizatzea helburu
Bi liburuok helburu bera dute: euskara zabaltzen eta normalizatzen laguntzea, eta hartarako idatzi ereduak eskaintzen dituzte.
Guztira, 3.700 ale kaleratu dituzte eta etxebizitzen komunitateetan eta udaletako aholkularitza zerbitzuetan banatuko dituzte, doan.
Udal webguneetan ikusgai
Mankomunitateak eta udal batzuek beraien webguneetan jarri dute ikusgai liburuxka, edozeinek kontsultatzeko moduan.