Grafitigile debagoiendarrek Euskal Herriko grafiti lehiaketako finala jokatuko dute

Leire Kortabarria 2004ko ira. 30a, 19:36
Debagoieneko grafitigile talde batek Euskal Herriko I. Grafiti Lehiaketako finala jokatuko du zapatuan, Mendaron. Hain zuzen, Arrasateko bi lagunek eta Bergarako batek osatutako taldeak Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak deitutako lehiaketa horretarako sailkatzea lortu dute, beste bederatzi talderekin batera. 28 lan aurkeztu ziren.

Arrasateko eta Bergarako hiru lagun Euskal Herriko hamar grafitigile onenen taldean sartzea lortu dute, Topaguneak deitutako lehiaketako finalera sailkatu dira eta. Epaimahaiak euren grafiti zirriborroa aukeratu zuen Euskal Herri osoko 28 lanen artean finalera pasatzeko. Grafitigileok ezizena erabiltzen dute lanok sinatzeko, eta hala deitzea nahi izaten dute. Hortaz, Esan, Ukan eta Brok debagoiendarrek jokatuko dute finala. Lehenengo aldiz parte hartzeko aukera izan dute lehiaketa batean –Euskal Herrian lehenengo aldiz antolatzen delako horrelako bat–, eta pozik daudela onartu digute. Baita itxaropentsu ere: Lau sari banatuko dituzte, eta ea gutxienez bat lortzen dugun, esaten dute.

Musika eta tailerrak ere bai

Finalean, Mendaroko pilotalekuko aurrealdea margotu beharko dute. Horretarako, 10:00etatik 17:00ak bitarteko epea izango dute. Lehiaketaz gain, erakustaldi bikaina izango da ikusi nahi duten guztiendako. Sari banaketa 17:00etan izango da. Horrez gain, hainbat musika emanaldi eta tailer ere antolatu ditu Topaguneak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak