Igeriketa eta gimnasia egokitu ikastaroak izango dira hainbat herritan

Debagoieneko Eskualdeko Kirol Sailak igeriketa egokitu zerbitzua berrantolatu du, zortzi urteko esperientzia duen eskaintza jarraitu eta hobetu nahian. Hainbat urritasun mota duenei dago zuzenduta. Gimnasia egokitu ikastaroak, berriz, adimen urritasunak dituztenendako izango dira.

Igeriketa egokitu ikastaroen helburua da buru, gorputz edo zentzumen urritasuna dutenei egokitutako ur-ekintzak eskaintzea. Bereziki, ikasle gutxituei dago zuzenduta. 4-6 lagun inguru behar izango dira taldea osatzeko, baina ur ekintza pertsonalizatuak ere antolatuko dituzte. Helburu nagusia da ikasleek urritasunen ondorioz izan ditzaketen arazoak konpentsatzea, diote antolatzaileek.

Astean 45 minutuko saio bat edo bi egingo dituzte. Eskolak Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan eta Eskoriatzan izango dira. Egun eta orduak ez daude guztiz finkatuta, eta arduradunek azpimarratzen dute izena ematea merezi duela, aldatu egin daitezke-eta jendearen arabera. Matrikula da 13,15 edo 19,15 euro, erabilpenaren arabera.

Izenematea Debagoieneko herri guztietako Udal Kirol Sailean egin dezakezue.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.