Arrasateko Amaia Udal Antzokian izango dira zinema emanaldiak, film komertzialenak bezalaxe. Eguenero izango dira, 20:30ean. Honako filmak emango dituzte urrian: La joven de la perla(urriak 7), Intermission (urriak 14), Ladykillers (urriak 21) eta El domingo, si Dios quiere (urriak 28). Film komertzialen emanaldiek aurrera jarraituko dute, irailean bezala, astebururo.
Espaloiko eskaintza
Elgetako Espaloia kafe antzokiak ere prest ditu zineklub emanaldiak, urrirako ez ezik, abendura bitarterako. Hemengo berezitasuna da ikusleek eurek dutela aukera zein film ikusi nahiko luketen proposatzeko. Emanaldiak eguaztenero dira, 21:30ean.
Urrian, honako filmak eskainiko dituzte: El pianista (urriak 6), Los lunes al sol (urriak 13), La lengua de las mariposas (urriak 20) eta La pequeña costurera china (urriak 27).