Citröen C15 furgoneta bat eta kamioi batek talka egin dute 07:05ean. Beste bi auto ere nahasi dira istripuan baina aurrera egin ahal izan dute.
Istripuaren ondorioz furgonetako gidaria suhiltzaileek atera behar izan dute eta Arrasateko Eskualde Ospitalera eraman dute. 40 urteko gizonezko azkoitiarra izan da zauritua.
Erretentzio luzeak
Bi orduz errepidea itxita egon denez, erretentzio luzeak izan dira ibarrean. Bergararainoko auto ilarak egon dira.