Monterron pasa eta Uarkaperako bidea hartu dutenean, baina, atzera bueltatzea erabaki dute. Ordurako, herritarrak zain zeuden, pankarta eta guzti. Arbolapetan batu diren arrasatearrek txistu egin diete, eta militarrek alde hemendik edo utzi bakean bezalako oihuak entzun behar izan dituzte. Herritarren aurrean egin dituzte minutu batzuk,eta gero, etorri diren lekutik itzuli dira.