Maniobrak baina, zerua zeharkatzera baino areago joango dira. Paraxutistek jauziak eta tropen mugimenduak egingo dituzte helikopteroan, oinez eta ibilgailuetan. Iaz ere ibili ziren Espainiako armadako soldaduak Debagoienean, Besaide inguruan, esaterako, maniobrak egin zituzten. Duela urte batzuk ere, Arrasaten, Gesalibar auzoan izan zuten soldaduen bisita.