Doako zerbitzua
Goiena.net-en harpidetza egitea doakoa da. Albistea webgunean argitaratzeaz batera, postaria.com zerbitzuaren bitartez, berriaren titularra eta sarrera banatzen da harpidetutako posta elektronikoetara.
Harpidetzeko erraza
Jaso e-postaz atalean dago harpidetzeko aukera, modu errazean. Goiena.net-en ibarreko herri guztietako buletinak argitaratzen dira. Posta elektronikoa eta izena ematea nahikoa da harpidetza egiteko.
Herri konkretu batera harpidetuta, Debagoiena gaiarekin agertzen diren interes orokorreko berriak jasoko dituzu. Debagoiena buletinera harpidetuta, soilik Debagoieneko albiste orokorrak jasoko dituzu.