Euskal Herriko I. Graffiti Lehiaketan parte hartu ahal izango dute debagoiendarrok

Leire Kortabarria 2004ko uzt. 23a, 15:44
Debagoieneko graffitizale guztiek Euskal Herriko I. Graffiti Lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute, Topagunearen eskutik. Lehiaketa urrian izango da, baina zirriborroak bidaltzeko epea gaur, uztailak 30, zabaldu dute. Irailaren 25era bitartean dago horretarako aukera.

Debagoieneko graffitigile guztiek hitzordua dute urriaren 2an Mendaron, izan ere, han jokatuko da Euskal Herriko I. Graffiti Lehiaketa. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak deitu du. Lehiaketan parte hartu gura dutenek marrazkiaren zirriborroa bidali beharko dute Topagunearen helbidera (Arlozabal 8 bis 1C; 48.220 Abadiño, Bizkaia), irailaren 25ean, azken egunez.

Lau sari banatuko dituzte: teknika egokienari, gaia ondoen islatu duenari, koloreak ondoen erabili dituenari, eta graffiti original eta freskoenari. Sari bakoitza 1.200 eurokoa izango dira.

Oinarriak

Honako oinarriak ezarri dituzte:

  • 15 urtetik gorako Euskal Herriko gazteek parte har dezakete.
  • Bakarkako nahiz taldeko lana izan daiteke.
  • Teknika librea da; gaia euskara da.
  • Zirriborroa DIN A3 formatuan aurkeztu behar duzue, eta koloretan.

Argibideetarako, deitu 94 621 51 16 telefonora, edo idatzi gazteak@topagunea.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak