Iñaki Uria askatzeko eskatu zuten ehunka lagunek

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko uzt. 21a, 11:38
Hamazazpi hilabete bete zituen atzo espetxean Iñaki Uriak, 'Egunkaria'ko kontseilari ordezkariak. Ehunka lagunek bere askatasuna eskatu zuten atzo iluntzean Zarautzeko plazan.

Iñaki Uria askatu pankartaren atzean, lagun asko bildu ziren atzo, tartean aurpegi ezagun ugari: AEK-ko Joxe Leon Otaño, Xabier Mendiguren Elizegi eta Joan Mari Irigoien idazlea, Aralar alderdiko Iñaki Irazabalbeitia eta Xabier Sarasua, ETBko aurkezle Andoni Aizpuru, Argiako Kike Amonarriz, Asisko Urmeneta eta Bego Zuza, Ramon Agirre aktorea, LAB sindikatuko Rafa Diez eta Txutxi Ariznabarreta, Imanol Urbieta musikaria, eta Gara egunkariko Martin Garitano, besteak beste.

Iñaki Uria, indartsu

Horixe esan zigun bere lagun batek, indartsu dagoela Iñaki Uria. Aranjuezeko espetxean jarraitzen du; egun hauetan moduloz aldatu omen dute eta gusturago omen dago bera, argi gehiago baitu modulo honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak