Egubakoitzean La Mongien egin zuen euri jasaren ostean, busti-busti eginda gelditu ziren, baina hori ez zen aitzakia izan.
Txirrindulari guztiak animatu ziituzten eta Plateau de Beille mendatean sekulako kalejira antolatu zuten. Txirrindulariek adina txalo jaso zituzten eta hasieran debagoiendarrak zeuden arren, laster elkartu zitzaien beste zale batzuek ere.
Inork ez zuen kamiseta laranja etxean ahaztu. Txapelak, aldiz, han banatu zituzten: 15.000 txapel baino gehiago. Euskalteleko txirrindulariek ez ziren zaleak nahi bezain ondo ibili eta pena horrexekin bueltatu ziren etxera.